Archive for the ‘Noticias’ Category
Abril en el 70
Asteartea, Apirila 5th, 2011Alberto Pradilla en el 70
Asteartea, Otsaila 8th, 2011Junio en el 70
Asteazkena, Ekaina 2nd, 2010Concierto de Jazz en el 70
Asteazkena, Apirila 21st, 2010Transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren alde
Astelehena, Martxoa 22nd, 2010
2010 eko apirilaren 12aren eta 17aren artean “transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren aldeko” astea ospatuko da Euskal Herrian. Aste honen barnean ekintza ezberdinak garatuko dira Euskal Herriko hiri, herri eta azoketan, Estatu Espainiarreko hainbat lekuetan bezala. Ekintzok apirilak 17an Madrilen ospatuko den manifestazio bateratura eramango gaituzte.
ZENBAIT DATU:
1. Europar Batasunean labore transgenikoei eskeiniriko azalera gutxitzen ari da. 2008 eta 2009 urteen artean %12 gutxitu da, nekazal lurren %0.05 izatera inoiz iritsi ez den arren.
2. Europar batasuneko Estatu Espainiarraren presidentziarekin batera labore mota hauen %4 murriztu da Estatuan, bere azalera nekazal lur erabilgarriaren %0,5 azpitik izan delarik.
3. Euskal herriko 7 probintzietako 6tan ez da transgenikorik landatzen. Nafarroako Erriberan kokatzen dira MON 810 izenez ezagutzen den genetikoki eraldaturiko artoaren 5000 hektarea. Azalera honek euskal nekazal lur eralbigarrien % 0,5 baino gutxiago suposatzen du.
4. Herritarren gehiengoak ordea, urtez urte elikagai mota hauen aurkako iritzia agertzen du. Era berean, nekazarien gehiengoa hazi mota hauen erabileraren kontra dago.
Hau honela izanda, honako galdera hauek bururatzen zaizkigu:
Zergatik landatzen da Espainar Estatuan Europar Batasuneko labore transgenikoen %80 (E.Bko 94750 hektareetatik 75800)?
Zergatik azken urteotako Espainar gobernuek gai honen inguruan ez dira garbi azaldu? Nork baimendu du MON 810 artoaren landaketa?
Zergatik ezkutatzen da funtzionarioek nahiz kargu politikoek ingenieritza genetikoaren industriarekin duten harremana?
Honekin salatu nahi dugu:
Landaketen kutsadura aski probatua eta salatua dagoela, egoera honek bioaniztasunean eta nekazaritzan dituen eragin kaltegarriekin. Koesistentzia ezinezkoa da.
100% genetikoki eraldatu gabeko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa garatzeko eskubidearen urraketa sistematikoa ematen da.
Elikadura enpresa gutxi batzuen eskuetan dago, nekazal sektorearen eta kontsumitzaileen menpekotasuna areagotuz.
Transgenikoek duten eraginen inguroko ikerketen eskasia.
Genetikoki eraldaturiko organismoak (GEO) baimentzeko prozeduren gardentasun eza.
Nekazaritzarako baimendutako GEOen benetako kontrol eta jarraipen eza.
Gardentasun eza eta gutxi batzuek egindako inposaketa honi aurre egiteko:
“transgenikorik gabeko nekazaritza eta elikaduraren alde” lemapean, apirilaren 12tik 17ra ospatuko den ekintza astean parte hartzeko deialdia egiten dugu:
Informazio gehiago: José Bustillo 615718205
www.transgenikorikez.elkarteak.net
DEIALDIA EGITEN DUTE:
Bioalai, Bionekazaritza, Bidezko bidean, EHNE, EKA, Ekologistak Martxan, ESK, Fundación Zadorra, Hazien Sarea, Mugarik Gabeko Albaitaritza, Otarra, Slow food araba
Euskal Herrian, 2010-3-17ean
Soberanía alimentaria: Cuba y Araba
Asteazkena, Martxoa 3rd, 2010Bidezko Bidean eta Zentzuz Kontsumitu partzuergoak “Elikadura subiranotasunarako hautabideak eraikitzen: Kubako eta Arabako esperientziak” hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Jose Alberto Sardiñas, ACPA erakunde Kubatarreko kidea, Kubako egungo egoerari buruz hitz egingo digu elikadura subiranotasunari dagokionez. Beste erakunde gasteiztar batzuk parte hartuko dute ere eta haiekin hemen garatzen ari diren kontsumo arduratsurako aukera ezberdinak ikusiko ditugu. Gune honen helburua hango nahiz hemengo esperientzien elkartrukea izango da.
Data: Martxoak11, osteguna
Ordua: 19:00-20:30
Tokia: El 70, Cuchillería 60, Vitoria-Gasteiz
Anima zaitezte!
Desde Bidezko Bidean y el consorcio Zentzuz Kontsumitu os invitamos a participar en la tertulia “Construyendo alternativas por la soberanía alimentaria: experiencias de Cuba y Araba”. José Alberto Sardiñas, miembro de la organización Cubana ACPA, nos hablará de la situación actual de Cuba en relación a la soberanía alimentaria. También contaremos con otras organizaciones gasteiztarras que abordarán diferentes opciones de consumo responsable que se están desarrollando aquí. El objetivo de este espacio no es otro que intercambiar experiencias de allí y de aquí.
Fecha: 11 de marzo, jueves
Hora: 19:00-20:30
Lugar: El 70, Cuchillería 60, Vitoria-Gasteiz
¡Animaos!
Pon a punto tu bici
Ostirala, Urtarrila 15th, 2010Bira-bira…..Txof.…Eeeeeh….Hara!!!ezin aldatu txirrindularen gurpilak izandako zulaketa. Mmmm…….Egia!!! urtarrilak 13, “El 70” Tabernan bizikleta mekanika tailerra!! Beti bezala arratsaldeko 19:30ean.
Jarri puntuan zure txirrindula!!
Parte hartzeko izena eman behar da
Rueda rueda..…Chof…….Eeeeeeh…..Ala!!!No sé cambiar la rueda pinchada, Mmmmm……Anda!!! Si el 13 de enero hay taller de mecanica de bicis en el bar “El 70” Como siempre a las 19:30
Pon a punto tu bici!!!
Valoración de las Jornadas Feministas de Granada 2009
Igandea, Urtarrila 10th, 2010EL70 Bar ecosolidale del País Vasco
Larunbata, Abendua 5th, 2009Eskerrik asko Lucio!
Y si queréis verlo en la web de Lucio pinchad aquí
El e-mail del artista por si os apetece contactar con él: lucioarisci@gmail.com



